ZERBITZUAK

DIETETIKA ETA ENTRENAMENDUA

Zure neurriko aholkularitza dietetikoa

Nire lan-metodoa

Kontsulta bakoitzean, nire nahia zure helburuetan oinarrituz aldaketekiko benetako atxikimendua lortzea izango da. Izan ere, kontua ez da soilik plan bat jarraitzea, baizik eta plan hori zurekin eta zure bizimoduarekin bat etortzea.

Nire metodoaren oinarria:

Helburuetan oinarritutako ikuspegi pertsonalizatua: Helburu errealistak eta iraunkorrak definitzen ditugu elkarrekin, bai osasunari, gorputz osaerari, kirol errendimenduari edo ongizate orokorrari dagozkionak.

Hiruhileko planak etapaka:

Hiru hilabeteko plan egiturarekin lan egiten dut, benetako aurrerapenak neurtzeko eta eboluzioaren eta beharren arabera estrategiak doitzeko.

Atxikimendua arrakastaren giltzarri:

Elikadura planaz haratago, elkarrekin lan egiten dugu ohitura iraunkorrak eraikitzeko. Ezin badiozu eutsi, ez du balio.

Nola egingo dugu posible eta zer eramango duzu

Hasiko al gara?

 

Zure ahaleginarekin eta nire aholkularitzarekin, zure helburuaren bila goaz.

Entrenamendu aholkularitza

Entrenatu helburu batekin

Nire lan metodoa

Helburuetan oinarritutako ikuspegi pertsonalizatua: Helburu errealistak eta iraunkorrak definitzen ditugu elkarrekin, bai osasunari, gorputz osaerari, kirol errendimenduari edo ongizate orokorrari buruzkoak.

Hiruhileko planak etapaka:

Hiru hilabeteko plan egiturarekin lan egiten dut, benetako aurrerapenak neurtzeko eta eboluzioaren eta beharren arabera estrategiak doitzeko.

Nola egingo dugu posible eta zer eramango duzu

Hasiko al gara?

 

Zure ahaleginarekin eta nire aholkularitzarekin, zure helburuaren bila goaz.

Dietetika eta entrenamendu aholkularitza

ERABATEKO ERALDAKETA

Nork bere buruarengan inbertitzeko konpromiso handiena dutenentzat egokiena. Elikadura eta entrenamendu aholkularitzaren onurak batzen dira.

 

Plana eta metodologia aurreko bi aholkularitzen berdinak dira.

Nola egingo dugu posible eta zer eramango duzu

Hasiko al gara?

 

Zure ahaleginarekin eta nire aholkularitzarekin, zure helburuaren bila goaz.

Kirol taldeentzako aholkularitza dietetikoa

Kirol taldeentzako aholkularitza dietetiko profesionala, talde edo disziplina bakoitzaren behar espezifikoetara egokitua. Helburuak, kirol errendimendua optimizatzea, errekuperazioa hobetzea eta elikadura-ohitura osasungarriak sustatzea, bai bakarka, bai taldeka.

Nola egingo dugu posible eta zer eramango duzu

Proposamena guztiz pertsonalizatua da eta klubaren helburuen eta kirolari motaren arabera egokitu daiteke.

 

Hasiko al gara?

Gluzemiaren kontrolari aplikatutako dietetika klinikoa

Nutrizio eta entrenamendu aholkularitza, diabetesa edo intsulinarekiko erresistentzia dagoen kasuetan.

 

Zure gluzemia zure egunerokorako oztopo ez izatea izango da helburu, ez orain, ez etorkizunean. Bizi-kalitatean eragin negatiboa izan dezaketen hipogluzemiak edo hipergluzemiak mugatzen saiatuko gara. Aldi berean, helburua Hba1c murriztea edo TIR handitzea izango da.

 

Hau guztia hurbileko ikuspuntu batetatik eta autokontrol on batek duen konplexutasuna ulertuz. Plangintza dietetikoaren, ariketa fisikoa egitearen, timing-aren eta abarren bidez kontrola daitezkeen aldagaiak identifikatzen saiatuko gara.

Idei nagusia diabetesarekin nahi duzun bezain urrun iristea lor dezazula da, bizitzako arlo guztietan, betiere nutrizio-hezkuntzaren eta fisiologiaren ezagutzaren ikuspegitik, autokontrol hobe baten bidean.

 

Hiru hilabeteko plan egiturarekin lan egiten dut, benetako aurrerapenak neurtzeko eta eboluzioaren eta beharren arabera estrategiak doitzeko.

 

Behar duzun guztia eramango duzu: kontsulta puntual bat, plan dietetiko bat edota gorputz-osaeraren azterketa duen entrenamendu plan oso bat. Plan horrek beharrezko doikuntzen jarraipena izan dezake, helburuen, aurrerapenaren, gluzemia-kontrolaren eta egoera pertsonalen araberakoa. Elikadura, entrenamendu faseak eta gluzemia ariketa egin aurretik, ariketak dirauen bitartean eta ariketa amaitu ondoren era integralean koordinatzea da asmoa.

 

Hasiko al gara?

 

Zure ahaleginarekin eta nire aholkularitzarekin, zure helburuaren bila goaz.

Kirolari federatu edo kirolari afizionatuentzako elikadura

Kirol errendimendua, errekuperazioa eta lehiaketako atleten osasun orokorra optimizatzera bideratutako arreta espezializatua. Zerbitzu hau nutrizio-egoeraren ebaluazio pertsonalizatuan, egiten den kirolaren energia-eskakizun espezifikoetan eta kirolariak denboraldi bakoitzerako dituen helburu indibidualetan oinarritzen da (errendimendua, gorputz osaera, lesioen prebentzioa, etab.).

Nola egingo dugu posible eta zer eramango duzu

Hasiko al gara?

 

Zure ahaleginarekin eta nire aholkularitzarekin, zure helburuaren bila goaz.

Gorputz osaeraren azterketa

Ezagutu zure gorputza

Zure gorputzaren osaera ezagutu nahi baduzu, nahiz eta aholkularitzetan interesik ez izan, zerbitzu honen bidez egin dezakezu.

Horretarako bi aukera:

Hau eramango duzu:

Hasiko al gara?

Osagarrien aholkularitza

Jakintzaz erabili osagarriak.

Lehenik eta behin, osagarriak hartzeko behar errealen balorazioa egingo da beti, ebidentzia zientifikoan eta kirolari bakoitzaren eskakizunetan oinarrituta.

 

Beharrezkoak izanez gero, osagarriak, entrenamenduaren emaitzak maximizatzeko, errekuperazioa bizkortzeko eta errendimendu optimoari eusteko erraminta ezinbestekoa dira.

 

Entrenatzaile pertsonal eta Crown Nutrition-eko banatzaile baimendua izanik, era indibidualizatuan emango dizut aholku, benetan behar dituzun produktuak aukera ditzazun, zure helburuen eta zure entrenamendu mailaren arabera.

 

Zergatik Crown Nutrition? Crown Nutrition marka ezaguna da bere kalitate eta eraginkortasunagatik eta zientifikoki babestutako formulazioengatik. Bere produktu guztiak kalitate handiko estandarrekin eta premium osagaiekin fabrikatuta daude. Bere produktuek antidoping (Informed sport) ziurtagiria dute.

 

Kirolari afizionatua edo lehiaketa kirolaria izan, ebidentzia zientifikoan oinarritutako eta zure beharretara egokitzen diren aukerak aurkituko dituzu.

Crown Nutrition produktu-lerroa:

Zer eskaintzen dut banatzaile gisa?

Hasiko al gara?

Elikadura hezkuntza tailerrak

Nutri tailerrak

Nutrizioa funtsezko pieza da errendimenduan, berreskurapenean eta osasunean. Kirol nutrizioari buruzko nire tailerren bidez, jaten duzunak zure gorputzean nola eragiten duen erakutsiko dizut eta zure elikadura nola egokitu dezakezun zure entrenamendu edo bizi estilo helburuetara.

Norentzat dira?

Zer ikas dezakezu tailerretan?

Hasiko al gara?

Indoor arraunketako teknikari edo indar ariketak egiteari buruzko aholkularitza.

Arraunlari eta entrenatzaile gisa pilatutako esperientziari esker. Honakoa eskaintzen dut:

Zuzenketa teknikoa saio puntualak izango dira Mitokondriako kontsultan. Entrenamendu planak helburuen eta, hala badagokio, lehiaketarako geratzen den denboraren arabera egituratuko dira.

Hobeto entrenatu, lesioak saihestu eta benetako emaitzak lortu.

 

Hasiko al gara?

 

Zure ahaleginarekin eta nire aholkularitzarekin, zure helburuaren bila goaz.